Zerbitzuak
Mota guztietako piezak egiten ditugu torno eta fresagailu CNCak eta CAD-CAM teknologia erabiliz, horrez gain, makineria konbentzionalarekin ere egiten dugu lan..
Edozein motatako materialekin egiten dugu lan: altzairuak, altzairu herdoilgaitzak, aluminioak, plastiko industrialak, brontzea…
Oro har, hauxe da gure jarduera:
- Pieza bakarrak, lagina edo planoa erabilita
- Prototipo eta serie txiki edo ertainen mekanizatua (tornetatua, fresatua…)
- Utilaje, kontroleko galga eta makina txikien diseinua, fabrikazioa eta muntaia
- Mota guztietako piezak, tornu eta fresagailu CNCak eta CAD-CAM teknologia erabilita
- Utilaje berezien fabrikazioa
Hobekuntza eta kalitatea helburutzat hartuta, gaur egun ISO 9001 lortzeko bidean gaude, gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.